miércoles, 3 de marzo de 2010

Galtzerdi suizida-laburpena

Augusto galtzerdi zahar bat da. Augustok ez du rutina gustoko, horregatik, bizimoduz aldatzea erabakitzen du. Baina ez da erraza. Bere anaiak beti esan dio berarekin ez dela joango, bera bakarrik joan beharko zela. Hala ere, alde egiteko plana asmatzen du: garbitu eta gero, leihotik ateratzean lehortzeko, bere burua leihotik botako du.

Baina bere plana martxan jartzeko momentuan beheko auzokidearen balkoian jaustez da. Handik uste baino lehenago alde egiten du, haize bolada baten ondorioz. Lurrean egonda, eta sagu batek katu batetik izkutatu ondoren, emakume bat agertzen da. Emakumeak Kloti du izena. Berak altxor bat bezala tratatzen du, eta zuloak josiz txotxongilo batean bihurtzen du. Txotxongilo bat bezala hainbat antzezlan egiten ditu Klotirekin. Hori oso gustoko du, Klotirekin gustora dago.

Bat-batean, lapur bat agertu eta eraman egiten du. Lapurrak bere lagunekin jolasten du galtzerdiak puxtarriz bete eta haien hanketara edo lurrera botatzera. Horrela, Augustori zulo gehiago agertzen zaizkio, handik ez dela bizirik aterako pentsatzera heltzen dela ere. Baina lapurraren maisua heldu eta hari eta bere lagunei galtzerdiak kentzen dizkie.

Maisuaren etxean, Dama ezagutzen du. Bera bezalakoa da eta gainera, oso ondo eramaten dira. Berehala maitemintzen dira. Damarekin egotean ez du bere bizimodu zaharra faltan botatzen, badaukalako berak ulertzen duen norbait. Horregatik berarekin geratzeko asmoaa du bere bizitza osoa.

1 comentarios:

San Viator dijo...

Bikain Silvia, Segi horrela!!!
Eli